2011/12/19

Literatur solasaldia

Altsasuko Liburutegian urtarrilaren 16an, astelehena, 18;00etan, Amin Maalonfen liburua "La roca de Tanios"-ri buruz hitz egingo da. Denok konbidatuta omen gaude!

Ipuinaren unea

Abenduaren 23an, ostirala, 19:00etan eta Altsasuko Iortia zentroan, Patricia Enerizek "Maleta batean lau ipuin eta xagu bat" ipuin saio eskeiniko du.

Liburu gomendioak

Liburu bat irakurri ondoren fitxa bat bete behar da liburuaren sinopsia eta nori gomendatuko geniokeen aipatuz bataz beste.

LIBURUEN  GOMENDIOAK           


IZENBURUA:

IDAZLEA:

NOLA LORTU DUT LIBURUA?(liburutegitik hartu; norbaitek utzi, aholkatu…)


ZER  IRUDITU ZAIT? (astuna/erraxa;dibertigarria/aspergarria;….)





ZERI BURUZ DOA? (nor da protagonista; nolakoa; non eta zer gertatzen da; arazoa; konponbidea…)








NORI GOMENDATUKO ZENIOKE ETA ZERGATIK?



 
LIBURUEN GOMENDIOAK

IZENBURUA___________________________________________________

IDAZLEA:____________________________________
ZER IRUDITU ZAIZU?

                            



EGIN MARRAZKIA













IZENA: ................................................................................

Olentzero eta liburuak

Sarri gabonak ditugu eta hauekin batera Olentzero, opariak...
Norbaitek liburuetan pentsatu badu eta ez badaki zein aukeratu, guk helbide bat eskeini nahi dizuegu: eibzliburutegia@educacion.navarra.es.
Bertan arlo ezberdinetako materiala dago eta adineka sailkatua: Literatura, ezagutza liburuak, zehar gaiak, Irakasle eta gurasoendako liburuak, A eredurako liburuak .


LIBURU BERRIAK

Azken egun hauetan liburu berriak ailegatu dira liburutegira:

       * Nobio bat nire amarentzat. Castillo Suarez. 
         ISBN 979-84-9783976-1 . Elkar 

         Sinopsia:
         Jagoba botika baten gainean bizi da, amarekin. Botikaria baitu ama. Baina amak arazo bat du, Jagobaren iritzian: ez dauka nobiorik. Hortaz, amarentzako nobio bila hasiko da han-hemen, hainbat aukera neurtuz: bere lagun Edortaren aita? Igerilekuko soroslea? Botiken garraiolaria? Azkenean iragarki bat ipiniko du Internet-en, eta hortik aurrera etorriko dira ustekabekoak.

       * Klima gogorretako animaliak. 
         ISBN 878-84-9843-303-6. Ttartalo
  
         Sinopsia:
         Izozt-hormako eremu izoztuetan bizi dira, basamortuetako hondar beroetan, mendietako gailur garaietan eta ozeano zabalean KLIMA GOGORRETAKO ANIMALIAK.
        
       * Rita erraldoia. Mikel Valverde.
         ISBN 978-84-8783-873-0. Elkar

         Sinopsia:
         Ritak altuagoa izan nahi du. Gelako txikiena da eta kokoteraino dago. Gainera, aldizkari horietako batean irakurri du emakume altuak baino ez direla iristen arraskastaren gailurrera.


        * Josetxo hargina. Mikel Murua
           ISBN 978-84-8783-877-8

           Sinopsia:
          Behin batean, bazen gizon indartsu bat hargina zena lanbidez. Josetxo izena zuen, eta herrian denek miresten zuten, oso indartsua zelako.
      



LIBURUTEGIKO ARAUDIA

* Isiltasuna gordeko dugu edo bestela baxu hitzegingo dugu.
* Ezin da jan.
* Zalantzak izatekotan, liburutegiko taldekoei aipatu.
* Liburuak hartzeko karneta behar duzu.
* Liburuak 15 egunerako mailegua eskeiniko zaizu eta, beti ere, luzatzerik izango duzu.
* Liburu bat hautsi edota hondatu ezkeroz, beste bat ekarri beharko duzu.


Bai, polita!

Gure liburutegia oso polita da. Bihar bideo bat erakutsiko dizuet. Bihar arte!